top of page

Sintomak

Kasurik gehienetan (%65-80 bitartean) kalkulu horiek ez dute sintoma handirik eragiten, eta gehienetan txiripa hutsez detektatu edo antzematen dira. Gainerako kasuetan, hau da, hamarretik bitan edo hirutan, min kolikoa izaten da harrien berri ematen diguna, kalkulu batek behazun bideren bat buxatu egin duelako, normalean bakarrik aldi baterako izaten bada ere.

Min koadroaren ezaugarriak:
  • Jarraitua da, intentsitatea unerik une areagotuz doa eta, hasi denetik, 15-20 minutura biziki mingarria izatera iristen da.
     

  • Eskuin hipokondrioan hautematen da, gibelean, eta epigastrioan; dena dela, zenbaitetan mina beste aldean atzematen da (ezker hipokondrioan eta bihotz aldean).
     

  • Kasurik gehienetan, goragalea eta izerditze handia ditu bidelagun.
     

  • Pazienteen erdietan mina bizkarrerantz, eskuin besabururantz edo eskapularantz zabaltzen da.
     

  • Janari koipetsuak jan ondoren agertzen da mina.

Koadro horrek bost ordu irauten du, gehienez ere; hortik aurrera luzatuz gero, konplikazio baten susmoa ernatzen da: kolezistiti akutua, alegia, behazun bidearen buxadurak eragindako infekzioa. Kasu honetan, sukarra, hotzikarak eta min horia (ikterizia) ere agertzen dira.

Behazun-kolikoa larrialdia denez, berehala tratatu beharra dago, antiinflamatorioak, analgesikoak eta espasmolitikoak aplikatuz. Kolikoak irauten duen bitartean ez da elikagairik edo likidorik hartu behar. Sendagilea iritsi arte tokian berotasuna aplika daiteke (espasmoa eta mina arintzen du horrek), ez baldin bada sukarrik edo sabel akuturen (sabela zurrun eta mingarria) seinalerik.

 

bottom of page