top of page
Beharrezkotasuna
Behazun-besikula ez da ezinbesteko organo bat, bitala esaten zaien horietakoa. Behin erauzia izan denean, gibelean sortzen den behazuna (likidoa, alegia) zuzenean pasatzen da heste meharrera, eta gure gorputza ohitu egiten da egoera berrira. Baina baldintza horretan, koipea ez da behar bezala metabolizatzen, eta horrek komunera sarriago joateko gogoa edo premia besterik ez digu eragingo. Hala, arazo handiagoak saihesteko, behazuna erauzita daukatenek koipe gutxiago jaten saiatu behar lukete, jatorriz animalak diren koipe gutxiago batez ere, haragi gorria, hestebeteak, esneki osoak, opil industrialak eta abar).
bottom of page
