top of page

Prebentzioak

  • Saihestu bizimodu sedentarioa. Ariketa fisikoa aldian behin eginez (astean bizpahiru aldiz onena), behazunak askoz hobeto funtzionatuko du.
     

  • Murriztu koipeak. Gehiegizko haragi, hestebete, arrautza, maionesa, gazta ondu, esne oso, txokolate, irin findu, gozo eta alkohol kontsumoak behazuneko arazoak sortzea errazten du.
     

  • Gehitu fruten eta berduren kontsumoa. Batez ere alkatxofak, tipula, alberjiniak, zereal integralak, entsaladak eta landare olioak.
     

  • Egin kasu landareei. Alkatxofa edo orburuen hostoekin, txikoria belar, boldo nahiz erromeroarekin egindako infusioek molestiei aurrea hartzen lagunduko dizute.
     

  • Landare zenbaitek eragin koleretiko-kolagogoa daukate, hots, behazunaren sorrera eta sekrezioa eragiten dute: orburuak, boldoak, txikori belarrak, kurkumak (curryren osagaietako bat da hau), menda belarra, errefaua eta erromeroa (hauxe omen da eraginkorrena behazun-arazoetan).
     

  • Edan ur medizinala. Behazunetik sufritzen baduzu, ur sulfatatua edatea komeni zaizu, sodioa nahiz magnesioa duena.
     

  • Kontrola itzazu antisorgailuak. Behazuneko arazoak dituzten emakumeek, eta baita familian horrelako aurrekariak dituztenek ere, bestelako metodo antikontzeptiboren bat bilatu beharra daukate, ahotiko antisorgailuen estrogeno gehigarriek gaitza okerragotzea ekarriko baitute.
     

  • Eutsi zure pisu egokiari. Obesitateak eta gainpisuak okerrera eramango dute zure egoera.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

bottom of page