top of page

Beste batzuk

Harriak dira behazun-besikulako gaitzik usuena, baina kalkuluez gain badira organo honekin lotutako beste arazo batzuk ere. Horien artean honako hauek dira garrantzitsuenak:

 

Kolezistitis akutua

Kolezistitis akutua. Behazun-besikulako paretaren inflamazioa da, kasurik gehienetan (%95ean esan genezake) hodi zistikoan -behazuna kanpora jaurtitzeko besikulak duen hodietako batean, alegia- harri bat trabatuta geratzearen ondorioz agertzen dena. Bere sintoma nagusia min zorrotza izan ohi da, 5 ordu baino gehiago irauten duena. Egoera larria benetan, presakako ebakuntza kirurgikoa eskatzen duena, behazuna erauzteko.

 

Kolezistitis kronikoa

Kolezistitis kronikoa. Behazunaren inflamazioa denboran asko luzatzen da, kolikoak behin eta berriro eraginez. Baldintza horietan, besikularen barrualdea ultzeratu eta hondatzeko arriskua dago.

Tumoreak

Tumoreak behazun bideetan. Gehienetan, minbizia pankrearen buruan sortzen da, eta jarraian behazun bidera pasatzen da, jatorrian behazun bideetakoa ere izan daitekeen arren. Sintomak apur bat diferenteak dira kasu honetan, kolezistitisarekin alderatuz gero (min horia, pisu galera eta sabeleko ondoeza). Kirurgia eta kimioterapia bidez tratatzen da, eta emaitzak oso aldakorrak dira kasu batetik bestera.

bottom of page