top of page

Ebakuntza

Kolikoak behin baino gehiagotan jasaten direnean, espezialistak behazun-besikula kentzea gomendatu ohi du (kolezistektomia, behazuna erauztea alegia), mina berriro ere agertzeko eta errepikatzeko arriskua handia baita. Gaur egun gehien erabiltzen den teknika laparoskopia bidezkoa da: sabelean zulo txiki batzuk egiten dira, eta zulo horietan barrena 5-10 mm-ko lodiera duten hiru edo lau hodi sartzen dira, operazioa egiteko beharrezko tresneria eta instrumental guztiarekin. Kirurgialariak zehaztasun handiz maneiatzen ditu tresna horiek, teknika aurreratuak erabiliz, eta, horrela, ospitalizazio denbora lehen baino askoz ere laburragoa da (senda agiria ebakuntzaren biharamunean ematen da maiz), eta ebakuntza osteko molestiak ere gutxiagotan agertzen dira.

bottom of page