top of page

BEHAZUNA

Behazun-besikula, edo gehienentzat behazuna besterik gabe, organo txiki bat da, kolore berdea eta udare baten forma duena, gibelaren azpian kokatua dagoena. Bere eginkizun bakarra behazuna (gibelean sortzen den bilirrubina, kolesterol eta beste koipe batzuen nahasturaz osatutako likidoa) pilatu eta otorduen ostean heste meharraren aurreneko zatian askatzea da, ahoratu ditugun koipeak hobetu digeritu ahal izateko. Behazuna askatzeko prozesu hori hamar-hamabi bat aldiz errepikatzen da egunero.

 

Behazunarekin batera, likidoarekin batera alegia, kolesterola eta bilirrubina izeneko pigmentua ezabatu edo kanporatzen da. Hainbat arrazoi direla medio substantzia horiek proportzioan gehitu egiten direnean edo ezin direnean behazunean disolbatu, kristal txiki-txiki batzuk sortzen dira giza gorputzeko eremu horrtean: horiexek dira harriak edo kalkuluak, eta prozesuari litiasia esaten zaio (lithos harria baita grezieraz). Harriak edo kalkuluak behazun-besikularen trastornorik ohikoena dira, baina badira bestelako arazoak ere: besikularen inflamazioa (kolezistitisa esaten zaio), akutua nahiz kronikoa izan daitekeena, edo baita behazun bideetan sor daitezkeen tumoreak.

 

vesicula-biliar-img
CDR668854
calculos vesicula tratamiento
205315-1
19261

Behazuna gibelean osatzen den gaietako bat da; ondoren, behazun-xixkuarekin (honek, iritsitako behazunaren parte bat biltzen du) eta hestearekin konektatzen diren bi adar dauzkan gibel-konduktuan barrena doa. Behazunaren sekrezioa xixkuan gelditzen denean, kolesterola, behazun-gatzak, lezitina edo pigmentuak kristalizatu eta hauspeatu egiten dira. Zenbaitetan kalkulu bakarra osatzen bada ere, eskuarki behazunean agertzen diren harriak ugari izaten dira.

 

bottom of page